Arkeologoek Larlako meategien ikertzen segitzen dute. Ez dira oraino publikoarentzat zabalik.
Mendi mazelan dauden eta lekuko iragan industrial aberatsaren lekuko diren hondar anitzen ezagutzeko, oinezko bi ibilbide segitzen ahal dituzu.
Lehengo siderurgia gunean, gaur egun oraino, ikusten ahal dira : 3 km-ko meatze-obralekuak, erromatarren denborako hamarnaka metalgintza-lantegi, mea ziloak, bagoi ttipien bideak, mearen garraiatzeko XX. mendeko aireko kable baten hondarrak...
Aurkikuntza
xendera
Publiko zabalarentzat pentsatua da.
Ondare industrialaren hondar berrienen artean ibiltzen da: mea ziloen sartzeak, bagoi ttipien bidea, bastimenduak eta muntadurak...
Iraupena : 1h45 Distantzia : 3,2 km Desnibelatzea : 180 m
Meatzarien xendera
Luzeagoa da, baina osoagoa ere bai. Meatzarien bidexkaren segitzeko, trenpu onean izan behar da. Bidexka horrek gune arkeologikoaren ikuspegi zabala eskaintzen du : Antzinaroko metalurgiaren arrastoak, aire libreko meategiak, mea ziloen sartze eta bagoi ttipien bide modernoak...
Iraupena : 4h30 Distantzia : 9,4 km Desnibelatzea : 550 m
Meteoa
Burdin meategien gunera
heltzeko